XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iradokizun didaktikoak

Mugimenduak.

Jarrera:

Guztiok korroa osatuz, tinko eta barnealdera begira.

Korroaren erdialdean bikote bat, aurrez aurre eta elkarrengandik bi pausotara.

A Tinko eta dantzan.

B Ezkerreko hanka aurrera eta besoak gurutzatuz, ondoren ezkerreko hanka atzerantz luzatuz, besoak zabalduz eta lehengo jarrera hartuz.

C Makurkada zeremoniatsu bat.

D Bat-bi, ezkerrerantz eta korroan dantzatuz.

Hiru-lau, B mugimendua eginez.

Bat-bi, eskuinerantz eta korroan dantzatuz.

Hiru-lau, B mugimendua eginez.

Bat-bi, ezkerrerantz mugituz.

E Hiru-lau-bost-sei-zazpi-zortzi.

Besoak alborantz tolestuz eta delako Twist ezagunaren mugimenduak osatuz: hau da, eskuineko sorbalda eta ezkerraldeko belauna biak erdialderantz eta aurrera, eta bienbitartean eskuineko besoa ezkerralderantz eramanez.

Ondoren ezkerreko sorbalda eta eskuineko belauna biak erdikalderantz eta aurrera, eta bienbitartean ezkerreko besoa eskuinalderantz luzatuz.

Errepika guztian erdialdean dagoen bikotea, eskuak elkartuz eta sorbaldatik helduz, dantzan ari da ezkerrerantz eta eskuinerantz mugituz.